46. zk., 2020ko martxoaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (265 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1406
EBAZPENA, 2020ko otsailaren 17koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2020ko urtarrilaren 17ko Ebazpena aldatzen duena, zeinaren bidez onartzen, deitzen eta argitaratzen baitira garraio eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak – 2020. urtea.
Euskal Herriko Agintaritza Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuingurutik argi ondorioztatzen ez badira, eta haren zuzenketak edukian edo dokumentuaren zentzuan itxurazko zein benetako aldaketaren bat ekar badezake, maila bereko xedapen baten bidez zuzendu edo konponduko dira.
Horrelako hutsak eta omisioak aurkitu dira Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko urtarrilaren 17ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez onartzen, deitzen eta argitaratzen dira garraio eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak – 2020. urtea). Ebazpen hura 2020ko urtarrilaren 29ko Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu zen, 19 zenbakian. Beraz, aldaketa hau egiten da.
2020/430 (36/10) orrialdean, aipatutako Laguntza Programaren oinarriez ari denean, 4. puntuan (Diruz lagunduko diren jarduerak eta zenbatekoak), 2. neurrian (Karga elektrikoa eta erregai alternatiboak), Linea 2.1 delakoan (Garaje kolektiboetan enbor-instalazioak)
Honela dio:
«Linea honetako jarduerei dagokienez, dirulaguntza kostu lagungarriaren % 100 izango da, eta diruz lagunduko den enbor-instalazioaren dimentsionamenduko aparkaleku-toki bakoitzeko gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa 200 eurokoa izango da. Linea honetan BEZa diruz lagunduko den gastutzat hartuko da, baldin eta eskatzailearen izaera juridikoa dela eta, berreskuratzeko edo berdintzeko aukerarik badago.».
Baina honela esan behar du:
«Linea honetako jarduerei dagokienez, dirulaguntza kostu lagungarriaren % 100 izango da, eta diruz lagunduko den enbor-instalazioaren dimentsionamenduko aparkaleku-toki bakoitzeko gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa 200 eurokoa izango da. Linea honetan, BEZa diruz lagunduko den gastutzat hartuko da, baldin eta eskatzailearen izaera juridikoa dela-eta berreskuratzeko edo berdintzeko aukerarik badago. Dirulaguntza hau soilik eska daiteke Linea 2.2ko (Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak) beste dirulaguntza batekin lotzen denean, garajean bertan kargatzeko puntu bat instalatze aldera. Jarduera bi horiek amaitu eta gero baino ez da ordainduko dirulaguntza. Lotutako karga-puntuak enbor-instalazioa erabili beharko du.».
2020/430 (36/25) orrialdean, aipatutako Laguntza Programaren oinarriez ari denean, 8. puntuan (Dirulaguntza eskatzeko prozedura), Dokumentazio teknikoa izeneko atalean, 2. neurrian (Karga elektrikoa eta erregai alternatiboak).
Honela dio:
«Kargatzeko instalazioaren ezaugarri teknikoak (konektore mota, potentzia).».
Baina honela esan behar du:
«Kargatzeko instalazioaren ezaugarri teknikoak (konektore mota, potentzia). Eskabidea banako instalazio batekin batera datorrela dioen deklarazioaren berri eman behar da, Linea 2.2aren arabera (Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak).».
2020/430 (36/30) orrialdean, aipatutako Laguntza Programaren oinarriez ari denean, 10. puntuan (Dirulaguntzak ordaintzea), Dokumentazio teknikoa izeneko atalean, 2. neurrian (Karga elektrikoa eta erregai alternatiboak).
Honela dio:
«Garajean kargagunea lotuta duen ibilgailu elektriko bat dagoela egiaztatzen duen dokumentua (adibidez, ibilgailuaren zirkulazio-baimena).»
Baina honela esan behar du:
«Garajean kargagunea lotuta daukan ibilgailu elektriko bat dagoela egiaztatzen duen dokumentua (adibidez, ibilgailuaren zirkulazio-baimena), eta kargatzeko zerbitzua ematen duen enpresarekin egindako elektrizitate-horniduraren kontratuaren kopia.»
Bilbao, 2020ko otsailaren 17a.
Zuzendari nagusia,
IŃIGO ANSOLA KAREAGA.