Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2020ko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1401

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da honako deialdi honetako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda: Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2019-2021eko deialdia.

Dirulaguntza publikoak ematerakoan, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2019-2021eko dirulaguntzen deialdiak 7.10 artikuluan ezartzen duenez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiren ebazpen bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da zein diren deialdi horren babesean emandako laguntzen erakunde onuradunak eta jasotako zenbatekoak (Lanbideko Administrazio Kontseiluak 2019ko uztailaren 4ko bilkuran onartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori, eta 2019ko uztailaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu).

Hori dela eta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako deialdi honen dirulaguntzen onuradunen zerrenda: Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2019-2021eko deialdia. Zerrenda ebazpen honetako eranskinean dago, eta honako hauek adierazten dira han: espediente-zenbakia, dirulaguntzaren xede den prestakuntza-ibilbidearen izena, zer lurralde historikotan emango den, erakunde onuradunaren izena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala