46. zk., 2020ko martxoaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1391
33/2020 DEKRETUA, martxoaren 3koa, zeinaren bidez Imanol Zubizarreta Arteche izendatzen baita Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoan bokal gisa beste mandatu bat egiteko.
2020ko martxoaren 3an amaituko da Imanol Zubizarreta Artecheren 6 urteko mandatua Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokal gisa, zeinak jardunean jarraituko baitu beste mandatu baterako izendatzen den bokala karguaz jabetzen den arte.
Batzorde horrek aztertu behar dituen gaiei buruz duen konpetentzia profesional egiaztatua kontuan hartuta, egokitzat jotzen da bere mandatua beste aldi baterako berritzea.
Hori guztia dela-eta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 6.3 artikuluan, 7. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan eta 8. artikuluaren 3. eta 4. paragrafoetan xedatutakoaren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko martxoaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Imanol Zubizarreta Arteche izendatzea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoan bokal gisa beste mandatu bat egiteko.
AZKEN XEDAPENA
Aipatutako bokala mandatu berriaz jabetzen den egunean izango ditu ondorioak izendapen honek.
Vitoria-Gasteizen, 2020ko martxoaren 3an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.