45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 4 orri.)
- EPUB (333 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1386
IRAGARKIA, zeinaren bidez zitazioa egiten baita agerraldi bidez jakinarazpena egiteko, uraren kanona kudeatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko prozeduretan.
Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza saiatu zen eranskinean zehazten diren interesdunei bertan adierazitako egintzak jakinarazten, baina Administrazioari egotzi ezin dakizkion arrazoiengatik ez zuen lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42., 44. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Beraz, zitazioa egiten zaie interesdunei edo legezko ordezkariei aurrez aurreko agerraldi bidez jakinarazpena egiteko, Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz), hain zuzen ere hamar egun balioduneko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egintza honen eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.
Aipatutako epean agerraldirik egon ezean ere jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 21a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.