Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1385

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen eskubidea iraungitzeari buruzkoa.

Aprobetxamenduaren titularra eta jakinarazpenerako helbidea ezezagun denez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. Artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen da Uren Legearen 53.1 artikuluan ezarritakoarekin bat eginez Ur Agentziak emakida-eskubidea iraungitzeko administrazio-prozedura hasi duela iragarki honetako eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduetan. Uren Legea uztailaren 20ko 1/2001 Errege Dekretuaren bidez onartu zen, eta, aipatu artikuluak, honako hau adierazten du: «Uren erabilera pribatiborako eskubidea, eskuratze titulua edozein izanda ere, iraungi egiten da», beste arrazoi batzuen artean, «emakida epea amaitzeagatik».

Amaitzeko arrazoia: emakida epearen amaitzea. Hasiera: ofizioz.

Iragarki hau BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera hogeita hamar eguneko epea irekiko da, eskubide hori iraungitzeak ukituriko edozeinek, eskubidearen titularrak barne, bidezko iritzi duena adieraz dezan, idatziz, Etxebarriko udalaren aurrean, edo Uraren Euskal Agentziaren bulegoetariko batean.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 19a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala