45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1384
IRAGARKIA, zeinaren bidez Fundiciones Eskoriatza, S.L. (Fundesko) enpresari dei egiten zaion, agerraldi bidez Uraren Euskal Agentziaren 2019ko abuztuaren 29ko ebazpenaren berri emateko. Ebazpen honen bidez, Uraren Kanonari dagokion likidazioa jaulkitzen zaio Fundiciones Eskoriatza, S.L. (Fundesko) enpresari.
Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia
Jakinarazten den egintza: Uraren Kanonari dagokion egiaztapen mugatuko prozedurari hasiera ematen dion Uraren Euskal Agentziaren 2019ko abuztuatzaren 29ko ebazpena. Fundiciones Eskoriatza, S.L. (Fundesko)-k euri uren aprobetxamendu baten titular edo erabiltzaile zuzena izanik, 2016. ekitaldian kontsumitutako edo erabilitako urari dagokiona.
Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako Ebazpena jakinarazten saiatu zen, baina Administrazioari egotzi ezin dakizkion arrazoiengatik ez zen helburua lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legeko 42, 44 eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Beraz, zitazioa egiten zaie Fundiciones Eskoriatza, S.L. (Fundesko) enpresako legezko ordezkariei, enpresari dagokion Uraren Kanonaren likidazioa jaulkitzen duen Uraren Euskal Agentziaren 2019ko abuztuatzaren 29ko ebazpena jakinarazteko, eta Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan, Orio kalea, 1-3 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba) helbidean agerraldia egiteko. Iragarki hau EAOean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamar egun balioduneko epean, egintza honen eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.
Aipatutako epean agerraldirik egon ezean, jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 19an.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.