45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1381
IRAGARKIA, 14/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.
Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegian, Maialen Sanz Grela andreak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du, 14/2020 prozedura laburtuaren bidez bideratu dena, Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 3ko 1274/2019 Ebazpenaren aurka (Anatomia Patologikoko Teknikari Espezialista kategorian Donostiako Ospitalean egindako izendapenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena) eta Ebazpenean jasotako izendapenen aurkako 2019ko otsailaren 15eko gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunez ezeztatu izanaren aurka.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 19a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.