Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1378

IRAGARKIA, 2020ko otsailaren 14koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Izatezko Bikoteen Erregistroko zenbait espedienteri buruzko agiri-errekerimenduak.

Ezinezkoa izan da agertzeko izapidea betetzeko errekerimendua berariaz jakinaraztea iragarki honen amaieran ageri diren lagunei, zenbait arrazoirengatik; agertzeko data eta eskabidea zein diren ere adierazten da beherago.

Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, interesdunak jakitun egon daitezen, eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta arlo honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Ediktu honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie agertu behar dutela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Arabako Lurralde Historikoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren administrazio-atalean (Samaniego kalea 2, 2, 01008 Vitoria-Gasteiz). Ohartarazten da ezen, epe horretan ez bada aurkeztu eskatutako dokumentazioa, eskaeran atzera egiten dutela ulertuko dela eta, ondorioz, artxibatuko dela eskaera.

Halaber, ohartarazten da ezen, epe horretan ez agertzen ez badira, eskaeran atzera egiten dutela ulertuko dela eta, ondorioz, artxibatuko dela eskaera.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 14a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala