45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (242 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1377
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunari jakinarazten baitzaio 48-SE-A-2019-38 zehapen-espedientean emandako 2020ko urtarrilaren 31ko ebazpen-proposamena.
Ezinezkoa izan da ebazpen-proposamen hori zuzenean jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Legezko ohartarazpenak: 15 egun balioduneko epea dago, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkezteko, espedientea aztertzeko eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskuragarri dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 4. solairua, Bilbao).
Hautsitako araua: Lurzoruari eta Hiri Birgaitzeari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 12. xedapen gehigarriaren 4.e) apartatua.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazten den inputatua jakitun izan dadin eta hark jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2020ko otsailaren 24a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.