45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (258 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1375
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita diruz lagundutako proiektua burutzeko epea luzatzeko eskaera ukatzen duen ebazpena. Dirulaguntza horiek Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko eman ziren 2018ko ekitaldirako.
Eranskinean agertzen den interesdunari aipatutako ebazpena jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Ebazpen horren aurka gorako errekurtsoa aurkez diezaioke interesdunak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
Ebazpena interesdunaren eskura dago Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, Lakua 1 eraikina, 4. solairua, F gunea, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Hau argitaratzen da eranskinean aipatzen den interesdunak honen berri izan dezan eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 21a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.