45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1371
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruz bideratutako 338/2018 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: behin betiko neurriak aldatzea 338/2018.
Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Alejandra Gonzalez Corredor.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-12-30ean, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Carlos Miranda Da Silva demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Irun, 2020ko otsailaren 19a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.