45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1370
EDIKTUA, edukitzaren tutoretza sumarioari buruz bideratutako 899/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
899/2019 hitzezko judizioa: edukitzaren tutoretza sumarioa.
Gaia:
Demandatzailearen prokuradorea: Javier Cifuentes Aranguren.
Judizio horretan epaia eman da 2019-12-10ean. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Donostiako Intxaurrondo kalearen 61. zenbakiko okupatzaile ezezagun diren demandatuen gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Donostia / San Sebastián, 2020ko otsailaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.