Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1369

EDIKTUA, diru-kopuru bat erreklamatzeko 391/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 391/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2020-02-13an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Errose Miren Madurga Prieto eta Pedro Maria Gonzalez Baro demandatuarien egungo bizilekua ezezaguna direnez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Donostia, 2020ko otsailaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala