Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1365

EDIKTUA, 497/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 497/2018 prozedura arrunta.

Gaia: arrunta.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Natalia Alonso Martinez.

Judizio horretan, epaia eman zen 2020-02-20an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Cesar Augusto Lopez Castro demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Bilbao, 2020ko otsailaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala