45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1363
EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 539/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 539/2018 adostasun gabeko dibortzioa.
Gaia: dibortzioa.
Judizio horretan erabaki hau hartu da:
– Ediktu honen bidez Ana Esperanza Perez Pilcori jakinaraztea 2020-02-12an aipatu prozesuan eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, 2020-02-12ko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao, 2020ko otsailaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.