Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1359

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2020ko otsailaren 21ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordearen osaera berria.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko otsailaren 21eko Aginduan (2020ko otsailaren 28ko EHAA, 41. zk.). Agindu horren bidez, Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordearen osaera berria arautzen da. Horrenbestez, jarraian zuzendu egiten dira hutsak:

2020/1219 (3/2) orrialdean, bigarren ebazpen-zatiko e) letran,

honela dio:

"Liburutegien eta ondare bibliografikoaren arloan prestigioa duten pertsonak, erakundeak eta elkarteak ordezkatuz:

– Obdulia Vélez Pérez.

– Fernando Pérez Urquijo."

Honako hau esan behar du:

"Liburutegien eta ondare bibliografikoaren arloan prestigioa duten pertsonak, erakundeak eta elkarteak ordezkatuz:

– Obdulia Vélez Pérez.

– Fernando Juárez Urquijo."


Azterketa dokumentala