Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1358

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 21ekoa, Kontsumobide-Euskal Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez luzatzen baita kontsumitzaile-elkarteei emandako dirulaguntzak justifikatzeko epea, laguntza horiek deitzen dituen Kontsumobide-Euskal Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2018ko abenduaren 4ko Ebazpenaren 17.1 artikuluan ezarria.

Kontsumitzaileen elkarteei dirulaguntzak emateko 2019ko ekitaldiko deialdia eta oinarriak argitaratzen dituen Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren Ebazpenaren 2018ko abenduaren 4ko Ebazpenaren 17.1 artikuluak ezartzen zuen ezen 2020ko martxoaren 15ean bukatuko zela dirulaguntza justifikatzeko epea.

Justifikazioa aurkezteko ordua iritsita, zenbait huts aurkitu dira, eta huts horiek zaildu egiten dute justifikazioa era telematikoan aurkeztea. Hori dela eta, atzeratu egin da justifikazioaren aurkezpena. Ondorioz, justifikazio-epea luzatu beharra dago.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluak ezartzen du ezarritako epea luzatu daitekeela, ofizioz edo interesdunen eskariz, baldin eta epe hori bukatu aurretik hartzen baita erabakia.

Azaldutakoa guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Luzatzea Kontsumitzaileen elkarteei dirulaguntzak emateko 2019ko ekitaldiko deialdia eta oinarriak argitaratzen dituen Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren Ebazpenaren 2018ko abenduaren 4ko Ebazpenaren 17.1 artikuluan ezarritako justifikazio-epea.

Bigarrena.– 2020ko martxoaren 30a ezartzea emandako dirulaguntza justifikatzeko epearen azken egun gisa.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 21a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.


Azterketa dokumentala