Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1356

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 17koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko laguntzak (EIMA 2.0 modalitatea).

Euskarazko ikasmaterial digitaletarako laguntza-bideetara dei egin zuen Hezkuntza Sailak 2019ko uztailaren 30eko Aginduaz (2019ko abuztuaren 12ko EHAA). Hori dela eta, ebazpen-batzordearen proposamenez honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2019ko uztailaren 30eko Aginduan adierazitako prozedurari jarraituz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren dirulaguntzak esleitzea EIMA 2.0 modalitatean guztira banatzeko dauden 360.000 euroko diru-partidatik.

Bigarrena.– Dirulaguntzarik ez ematea ebazpen honen II., III. eta IV. eranskinetan aipatzen diren proiektuei. II. eranskinean jasotzen dira EIMA 2.0 modalitatearen 1.4 puntuan adierazitakoa bete ez duten proiektuak, hots, Proiektuaren Egitura, Edukiaren Egokitasuna, Demoa edota Aurrekontua ataletan gutxieneko maila lortu ez dutenak.

III. eranskinean jasotzen direnak, modalitatearen 1.3 puntua betetzen ez dutelako gelditu dira kanpoan, hau da, eskatzaile bakoitzeko gehienez, 2 proiektu lagunduko direla dioena.

IV. eranskinean jaso dena kanpoan gelditu da aginduaren 23. artikuluan jasotakoa kontuan izanik, hau da: «Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eskabidean edo dokumentazioan zerbait gaizki dagoela edo zerbait falta dela ikusten badu, hamar eguneko epea emango dio dirulaguntza-eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela...»

Azkenik, V. eranskineko espdienteak kanpoan gelditu dira diruz lagundutako azken proiektuak baino puntuazio txikiagoa izan dutelako.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamar (10) egun naturaleko epea izango du dirulaguntza esleitu zaion adjudikaziodun bakoitzak bere produkzioa egingo duen ala ez ziurtatzeko. Halaber, hilabeteko epea izango du lan-egutegia aurkezteko. Esleitutako dirulaguntzari idatziz berariaz uko egiten ez badiote onuradunek kudeaketa organoaren aurrean, esleitutako dirulaguntza onartutzat joko da.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Hezkuntzako sailburuari, ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Ebazpen honetako euskal eta erdal idazkien artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik, hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 17a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

I. ERANSKINA
LAGUNTZA JASOKO DUTEN PROIEKTUAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
LAGUNTZA JASOKO EZ DUTEN PROIEKTUAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
LAGUNTZA JASOKO EZ DUTEN PROIEKTUAK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
LAGUNTZA JASOKO EZ DUTEN PROIEKTUAK
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
LAGUNTZA JASOKO EZ DUTEN PROIEKTUAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala