45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (247 KB - 4 orri.)
- EPUB (311 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1355
EBAZPENA, 2019ko azaroaren 13koa, Hezkuntzako sailburuordearena, unibertsitateaz kanpoko irakasmailetako euskarazko ikasmaterialak sortzeko laguntzak esleitzen dituena (EIMA 4 modalitatea).
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduan (EHAA, 2019-08-12) zehaztutakoari jarraituz bete beharreko prozedurak bete ostean eta, aldi berean, agindu horren III. eranskinaren 5.2 puntuan adierazitako ebazpen-batzordearen proposamena ontzat emanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean aipatutako ikasmaterialei ondoan zehazten zaien dirulaguntza ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatutako ikasmaterialei dirulaguntzarik ez ematea, laguntza-deialdiaren baldintzaren bat betetzen ez dutelako.
AZKEN XEDAPENA
Administrazio-bidea agortzen ez duenez, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 13a.
Hezkuntzako sailburuordea,
Miren Maite Alonso Arana.