45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (247 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1354
AGINDUA, 2020ko otsailaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Orioko (Gipuzkoa) «Orio Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Lehen Hezkuntzako bi unitate eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi unitate gehitzeko baimena eskatuz, Orioko «Orio Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Lehen Hezkuntzako bi unitate eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi unitate gehitzeko, 2020-2021 ikasturtetik aurrera:
Kode-zenbakia: 20007485.
Izen espezifikoa: «Orio Ikastola».
Titularra: Orioko Herri Ikastola Kooperatiba Elkartea.
Helbidea: Abeslari kalea, 8.
Udalerria: Orio.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
– Lehen Hezkuntzako bi unitate gehitzea.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi unitate gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 219 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 13a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.