Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1351

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, argitara ematen da honako deialdi honetako erakunde onuradunen zerrenda: lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabetuei zuzendutako proiektu bereziak garatzeko dirulaguntzen 2019ko ekitaldiko deialdia.

Dirulaguntza publikoak ematerakoan, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabetuei zuzendutako proiektu bereziak garatzeko dirulaguntzen 2019ko ekitaldiko deialdiak 7.8 artikuluan ezartzen duenez (Lanbideko Administrazio Kontseiluak 2019ko maiatzaren 22ko bilkuran onartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiren ebazpen bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da zein diren deialdi horren babesean emandako laguntzen erakunde onuradunak eta jasotako zenbatekoak.

Hori dela eta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako deialdi honetako erakunde onuradunen zerrenda: lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabetuei zuzendutako proiektu berezien garapenerako laguntzen 2019ko ekitaldiko deialdia. Ebazpen honen eranskinean dagoen zerrendan honako hauek adierazten dira: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala