Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1350

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita langabeentzako kontratazio-konpromisodun prestakuntza-ekintzak egiteko 2019ko deialdiko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Dirulaguntza publikoak emateko, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Horrenbestez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, deialdi horren babespean emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta jasoko dituzten zenbatekoak, hala ezartzen baitu langabeentzako kontratazio-konpromisodun prestakuntza-ekintzak egiteko 2019ko deialdiaren 7.4 artikuluak. Deialdi hori Lanbideren Administrazio Kontseiluak 2019ko maiatzaren 22ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onartu zen.

Hori dela eta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea langabeentzako kontratazio-konpromisodun prestakuntza-ekintzak egiteko 2019ko deialdiko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda –espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuta–, ebazpen honen eranskinean ageri denari jarraituz, eta Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Bigarrena.– Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzazioa izan dela, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren eta EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala