45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (262 KB - 3 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1347
30/2020 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Administrazio eta Kudeaketa-B ataleko arduradun lanpostu bat (Zerbitzu Orokorretako arloa) izendapen aske bidez betetzeko.
Gorlizko Ospitalean, «Administrazio eta Kudeaketa-B Ataleko arduradun» lanpostua hutsik geratuko denez, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea, honako lege-xedapen hauei jarraikiz: Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komuna, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua. Oinarri hauen arabera beteko da lanpostua:
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartzeko, baldintza hauek betetzen direla egiaztatu behar da:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea B1/B2 lanbide-taldean.
b) B1/B2 lanbide-taldeko titulazioa edukitzea (unibertsitateko diplomaduna).
c) Hiru urteko lan-esperientzia izatea, gutxienez, B1/B2 lanbide-taldean.
d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak.
2.– Ezagutza espezifikoak.
a) Taldeak planifikatzeko, antolatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
b) Ospitaleetako ekipamenduen eta instalazioen kudeaketari buruzko ezagutza eta esperientzia.
Ofimatika:
3.– Kontuan hartuko diren merituak:
a) SAPen inguruko ezagutza eta esperientzia modulu desberdinetan (karteldegiak, mantentze-lanak...).
b) Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko prestakuntza.
c) Kontratazio administratiboari buruz indarrean dagoen araudi aplikagarria.
d) Ingurumen-kudeaketaren inguruko prestakuntza.
e) Prozesuen araberako kudeaketa eta ISO 9001, ISO 14001 eta OHSAS Ziurtapenak.
f) Elikagaien manipulazioaren eta higienearen inguruko ezagutza.
Lanpostu hau betetzeko interesgarriak izan daitezkeen eta balioa erants dezaketen merituak aurkeztu ahal izango dira.
4.– Euskararen ezagutza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
5.– Eskabideak egiteko epea eta aurkezteko modua.
Interesdunek Gorlizko Ospitaleko Pertsonaleko Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran.
Interesdunek Gorlizko Ospitaleko Pertsonaleko Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea (Urezarantza ibiltokia 1, 48630 Gorliz), beren datu pertsonal guztiak dituena, curriculum vitae dokumentatuarekin batera.
Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
b) Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
c) Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
d) Baloratu beharreko meritu guztien fotokopia konpultsatua.
CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.
6.– Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.
Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Aurretiaz txostena eginda, Balorazio Batzordeak betetzeke utzi ahalko du lanpostua, hautagaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.
7.– Hautaketa-prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdiaren iragarkia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
8.– Prozedura amaitzeko Ebazpena.
Hemen abiatzen den prozedura amaitzeko (lanpostua esleitzea edo lanpostua hutsik uztea), ebazpena eman behar du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko zuzendari gerenteak, zeina Intranetean eta Osakidetzako webgune korporatiboan argitaratuko baita.
Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean behintzat.
9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Gorliz, 2020ko otsailaren 6a.
Gorlizko Ospitaleko zuzendari gerentea,
CARMEN RODRIGUEZ RODRIGUEZ.