45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1343
191/2020 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, M.ª Luisa Juárez Veganzones andreari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekeitioko Lehen Mailako Arretako unitate-buru lanpostuaren eginkizunen esleipena errebokatzeko dena.
306/2000 Ebazpenaren bidez, M.ª Luisa Juarez Veganzones andrea izendatu zen Lekeitioko Lehen Mailako Arretako unitate-buru Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusiak
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– M.ª Luisa Juárez Veganzones andreari Lekeitioko Lehen Mailako Arretako unitate-buru lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana errebokatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko martxoaren 1ean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Galdakao, 2020ko otsailaren 11.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentea,
JON GUAJARDO REMACHA.