40. zk., 2020ko otsailaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOA
1201
IRAGARKIA, abala exekutatzeko eginbidea jakinarazteari buruzkoa, 2017/8157 zenbakiko premiamendu-prozeduran.
Ahalegina egin arren, ezinezkoa izan da ondorengo izapidea jakinaraztea. Beraz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluak xedatutakoaren arabera, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den iragarki honen bidez egiten da jakinarazpena.
Bizkaiko Garraio Partzuergo honetan, Caja de Ahorros y Pensiones de Barcelona (La Caixa) entitateak 2011ko urtarrilaren 17an emandako bermea dago jasota (Bermeen Erregistro Ofizialeko inskripzio-zenbakia: 9340.03.119857-56), Eryba Estudios de Mercado, S.L. enpresaren betebeharrei erantzuteko behin betiko bermearen kontzeptu gisa, «Bizkaiko garraio publikoaren premiei eta Bilboko Metropoliko Trenbidearen ordutegiak luzatzeko eta maiztasunak ugaritzeko eskaerari buruzko azterlanaren» kontratuaren adjudikazioa dela eta, 2.250 euroko zenbatekoarekin.
Eryba Estudios de Mercado, S.L. enpresaren aurka abiarazitako 2017/8157 zenbakiko premiamendu-prozeduraren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiak 2019ko azaroaren 28an aipatu den abalaren exekuzio-eginbidea eman du (kopia eransten da).
Beraz, urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuaren 65.3 artikuluan (horren bidez onartzen da Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legearen Erregelamendu Orokorra) eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluak xedatukoaren arabera, erabaki bat hartu baino lehen, idatzi honen bidez Eryba Estudios de Mercado, S.L. enpresari 15 egun balioduneko entzunaldi-epe bat ematen zaio, idatzi hau jasotzen duenetik hasita, horrela nahi izanez gero, espedientea aztertu eta bere eskubideak defendatzeko egoki deritzona alegatzeko. Aldi berean, nahi dituen agiri eta justifikazioak aurkeztu ahal izango ditu.
Bilbao, 2020ko urtarrilaren 8a.
Zuzendari kudeatzailea,
GORKA UGALDE MARTÍNEZ.