40. zk., 2020ko otsailaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (250 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1191
IRAGARKIA, 2020ko otsailaren 11koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboari buruzko ebazpenak.
Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan ager daitezke (Kale Nagusia 85, 1. solairua, 48011 Bilbao), ebazpenak zer dioen jakiteko, bost eguneko epean; eta hamabost egun balioduneko epea izango dute, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki ikusten dituzten alegazioak aurkezteko.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2020ko otsailaren 11.
Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.