40. zk., 2020ko otsailaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1179
EDIKTUA, 66/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 66/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Maria Cristina Gabilondo Lapeyra.
Judizio horretan erabaki hau hartu da:
Ediktu bidez Azman Izidbih Mabruc-i jakinaraztea aipatu prozesuan 2019-09-17an eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan eskura dezake epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bergara, 2020ko otsailaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.