Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2020ko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
1176

IRAGARKIA, 238/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela:

Errekurtsoaren zenbakia: 238/2020.

Sekzioa: hirugarrena.

Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2020-02-17.

Errekurtsogilea: Lehiaren Euskal Agintaritza.

Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Aurkaratutako jarduera: 200/2019 Dekretua, 2019ko abenduaren 17koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarena, Euskal Autonomia Erkidegoan Estatu-mailako baimena (VTC-N) duten ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko zerbitzua emateko baldintzei buruzkoa.

Bilbao, 2020ko otsailaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala