Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2020ko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI - ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
1175

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 11koa, SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia Nazioartekotzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko ekainaren 12ko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzen zerrenda. Agindu horren bidez arautu dira sektore-elkarteei zuzendutako 2018ko ekitaldirako laguntzak, nazioartekotze-jarduerak lankidetzan gara ditzaten (Elkartzen Berri programa), baita deialdia egin ere.

AURREKARIAK

I.– 2018ko ekainaren 20ko EHAAn (118. zk.) argitaratu zen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko ekainaren 12ko Agindua, zeinaren bidez arautu baitziren sektore-elkarteei zuzendutako 2018ko ekitaldirako laguntzak, nazioartekotze-jarduerak lankidetzan gara ditzaten (Elkartzen Berri programa), baita deialdia egin ere.

II.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, dirulaguntzak emateko ebazpenak eta haiei aldaketak egitekoak EHAAn argitaratuko dira, laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.

Adierazitako guztiagatik, dirulaguntzei lotutako jardunak eskatzen duen publikotasun-printzipioa betetzeko xedez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko ekainaren 12ko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzen zerrenda (eranskina), Elkartzen Berri programa laguntza-programaren onuradunen berri emateko. Agindu horren bidez arautu eta deialdia egin zen sektore-elkarteei zuzendutako 2018ko ekitaldirako laguntzetarako, nazioartekotze-jarduerak lankidetzan gara ditzaten.

Bilbao, 2020ko otsailaren 11.

SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia Nazioartekotzeko zuzendaria,

MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala