Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2020ko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1171

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 17koa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez ezagutzera ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2020. urteko ediziorako onartutako proiektuen zerrenda.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko azaroaren 5eko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2020. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko deia egiten die Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei. Agindu hori 2019ko azaroaren 18an eman zen argitara, EHAAn.

Agindu horren 13. artikuluan xedaturikoa betetzeko, Gazteriako zuzendariak ebazpena eman du 2020ko urtarrilaren 20an. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2020. urteko ediziorako proiektuak onartu ditu.

Gazteriako zuzendariaren ebazpenaren berri emango zaie banan-banan interesdun guztiei. Horrez gain, aipatutako aginduaren 13. artikuluan xedaturikoari jarraituz, onartu diren proiektuen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, zabalkunde osoa izan dezaten.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2020. urteko ediziorako onartu diren proiektuen zerrenda (ikus eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztu dituzte Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak 2019ko azaroaren 5ean emandako Aginduaren babespean (2019ko azaroaren 18ko EHAA).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 17a.

Gazteriako zuzendaria,

AGURTZANE LLANO CUADRADO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala