Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2020ko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1170

AGINDUA, 2020ko otsailaren 19koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bitartez aldatzen baita Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko abenduaren 17ko Agindua, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko 2020. urtean gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak ezartzen dituena, laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak adierazten dituena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzarentzat 2020rako aurrekontu-mugak finkatzen dituena.

2019ko abenduaren 30eko EHAAn (247. zk.) argitaratu zen Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko abenduaren 17ko Agindua, zeinaren bitartez ezarri ziren Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko 2020. urtean gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak, adierazi ziren laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak, eta finkatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzari 2020. urterako dagozkion aurrekontu-mugak.

Aipatutako aginduak, 2. artikuluko 1. paragrafoan, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetan jasotako gastu espezifiko bakoitzerako gehienezko diru-kopuruen portzentajea zehazten zuen, eta artikulu bereko 3. paragrafoak, berriz, zehazten zuen eskabide bakoitzari eslei dakiokeen zenbatekoa eskatzailearen baliabideen arabera eta bizikidetza-unitateko gainerako kideen diru-sarreren arabera ezartzen den portzentajea aplikatzearen emaitza izango dela. Portzentaje hori artikulu honetan kontzeptu bakoitzerako ezartzen den gehienezko kopuruaren gainean aplikatuko da, edo benetako gastuaren kopuruaren gainean, kopuru hori kontzeptuko gehienezko kopurua baino txikiagoa bada, gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzen dituen Dekretuko 10.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ildo horretan, 2019ko abenduaren 17ko Aginduaren I. eranskinak, bizikidetza-unitatearen neurriaren araberako urteko diru-sarreren mugari buruzkoak, bi taula zehatz dauzka aipatutako portzentajea kalkulatzeko: populazio orokorrari dagokiona, eta pentsiodunei aplikatu beharrekoa. Taula horien oinarria da 2020rako ezarritako Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (aurrerantzean, DSBE) zenbatekoa.

Interesdunei arreta ahalik eta arinen emateko asmoz, aipatutako agindua aurretiaz izapidetu zen, eta 2020ko ekitaldirako ezarritako Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoa izan zen taula horiek osatzeko oinarria; bada, 2020ko Aurrekontuen Legearen Proiektuko seigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera, zenbatekoa 2019ko ekitaldian aplikatutakoa izango litzateke, % 2ko igoerarekin.

Hala ere, 2020ko urtarrilaren 1ean, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legea indarrean jarri zen, eta lege horren seigarren xedapen gehigarriak hauxe dio: «2020ko ekitaldian, diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa, edozein modalitatetan, eta guraso bakarreko bizikidetza-unitateentzako hileko subsidio osagarriaren zenbatekoa, 2019ko ekitaldian aplikatutakoak izango dira, % 4ko igoerarekin.»

Aurrekoaren ondorioz, 2019ko abenduaren 17ko Aginduaren I. eranskinaren edukia abenduaren 27ko 13/2019 Legearen aurreikuspenetara egokitu behar da.

Azaldutakoa kontuan izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko abenduaren 17ko Aginduaren I. eranskina aldatzea. Zehazki, eranskin horren bitartez, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko 2020. urtean gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak ezarri ziren, laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak adierazi ziren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzari 2020. urterako dagozkion aurrekontu-mugak adierazi ziren. Eranskina honela geratu da idatzita:

Urteko diru-sarreren muga, BUaren neurriaren arabera

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 19a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala