Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2020ko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1163

AGINDUA, 2020ko otsailaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko abenduaren 5eko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoari jarraituz (agindu haren bidez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdia egin zen –2019ko abenduaren 27ko EHAA–), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea lanpostu hau betetzeko deialdia: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 66).

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 10a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala