38. zk., 2020ko otsailaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1097
EBAZPENA, 2020ko otsailaren 11koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako laguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak, eta argitaratzen baita batzordearen osaera.
Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 2ko Agindua. Agindu horren bidez ezartzen da arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako dirulaguntzak emateko araubidea, sustapenerako laguntzen modalitatean.
Kontuan harturik 2020ko urtarrilaren 2ko Aginduaren 8. artikuluak xedatzen duela balorazio-batzorde bat osatuko dela aipaturiko dirulaguntzak emateko, eta batzorde horretako kideak Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.
Horiek horrela, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Izendatzea arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako laguntzak emateko osatuko den balorazio-batzordearen batzarkideak eta argitaratzea batzorde horren osaera. Beraz, batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Bokalak:
– Belen Cruz Perez anderea.
– Iagoba Veiga Huarte jauna.
– Eneko Balerdi Eizmendi jauna.
Idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Eguibar jauna, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 11.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.