37. zk., 2020ko otsailaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (256 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1075
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira 2019ko azaroaren 19ko ebazpen batzuk. Ebazpen horien bitartez, nekazari txikientzako erregimen sinplifikatuko ordainketari dagozkion laguntzak ordaintzea ukatzen da 2018ko kanpainan.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpenak jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpenak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan daude eskuragarri (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 11.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.