37. zk., 2020ko otsailaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (244 KB - 2 orri.)
- EPUB (228 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1074
IRAGARKIA, zenbait zigor-espedientetan Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak hartutako erabakiak jakinarazteko dena. Espediente horiek itsas arrantzari buruzko arau-hausteak direla-eta hasi dira.
Erabaki horiek jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, 15 egun balioduneko epea dago espedientea aztertzeko (espedientea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia kalea 1 – Vitoria-Gasteiz), defendatzeko egoki iritzitako alegazio, agiri eta argibide guztiak azaltzeko eta, kasua bada, prozeduran baliatuko diren frogak proposatzeko. Hori guztia prozedura hau abiatu duen instrukzio-egileari aurkeztu behar zaio.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 4a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.