37. zk., 2020ko otsailaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1072
EDIKTUA, behin betiko neurria aldatzeko bideratutako 374/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: behin betiko neurriak aldatzea 374/2019.
Gaia: neurriak aldatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Boulandier Frade.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-12-18an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Jorge Jesus Baldivia Gomez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du han.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 18a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.