Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2020ko otsailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1068

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 351/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa 351/2019.

Gaia: dibortzioa.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Begoña Carcedo Mendivil.

Aipatutako judizioan, honako hau erabaki da:

– Adnane Cherradi-Nabil-i ediktu bidez jakinaraztea 2020-01-13an prozesu horretan emandako Epaia. Ebazpenaren kopia eskuragarri du bulego judizial honetan, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du han.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki taulan, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea.

Bilbao (Bizkaia), 2020ko urtarrilaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala