37. zk., 2020ko otsailaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1067
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz (adostasunik gabe) bideratutako 481/2017 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegia (Familia).
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe) 481/2017.
Gaia: seme-alaba adingabeei buruzko neurriak.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Isabel Lopez-Linares Arechederra.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2020-02-05ean, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Mamadi Camara demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Bilbao (Bizkaia), 2020ko otsailaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.