37. zk., 2020ko otsailaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1066
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeari buruzko 265/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 2. zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 265/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-kopuru baten erreklamazioa.
Demandatzailearen prokuradorea: Maria Jose Gonzalez Cobreros.
Aipatutako judizioan honako hau erabaki da:
– Javier Gonzalez Calahorrori, ediktu bidez, epaiaren (prozesu horretan emana 2019-03-08an) berri ematea. Epai horren kopia eskuragarri dago bulego judizial honetan, eta, bertan, horren inguruko informazio guztia jaso ahalko duzu.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazitako ebazpenean bertan adierazten den eran.
Pertsona horiek non bizi diren ez dakigunez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak 156.4 eta 164. artikuluetan xedatzen duenarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitaratzen da, jakinarazpenaren eginbidea egiteko.
Bilbao, 2020ko urtarrilaren 7a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.