37. zk., 2020ko otsailaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1061
HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2020ko urtarrilaren 16koa, Industriako sailburuordearena, Bideratu Berria programan jasotako laguntzen 2018ko eta 2019ko ekitaldietako onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Bideratu Berria programaren bidez, krisian dauden enpresak berregituratzeko eta birgaitzeko laguntzak ematen dira.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak aurkitu dira ebazpen horretan (Ebazpena, 2020ko urtarrilaren 16koa, Industriako sailburuordearena, Bideratu Berria programan jasotako laguntzen 2018ko eta 2019ko ekitaldietako onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Bideratu Berria programaren bidez, krisian dauden enpresak berregituratzeko eta birgaitzeko laguntzak ematen dira). Ebazpena 2020ko otsailaren 11ko EHAAn argitaratu zen (28. zk.), eta, horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
– 2020/699 (2/2) orrialdean, eranskineko bi tauletako bigarren zutabearen izenburuan,
honela dio:
«Itzuli behar ez den laguntza (eurotan)»,
baina honela esan behar du:
«Dirulaguntza itzulgarria (eurotan)».