Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2020ko otsailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1060

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2020ko urtarrilaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei dirulaguntzak emateko 2020rako deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu horren euskarazko argitalpeneko laburpenean, izenburuan eta sinadura-aurrekoan (Agindua, 2020ko urtarrilaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei dirulaguntzak emateko 2020rako deialdia). Agindua 2020ko otsailaren 14ko EHAAn argitaratu zen (31. zk.), eta, horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Laburpenean, (5/2) Laburpena orrialdean, eta izenburuan, 2020/823 (3/1) orrialdean,

honela dio:

«AGINDUA, 2020ko urriaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei dirulaguntzak emateko 2020rako deialdia.»,

baina honela esan behar du:

«AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei dirulaguntzak emateko 2020rako deialdia.».

Sinadura-aurrekoan, 2020/823 (3/3) orrialdean,

honela dio:

«Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 28a.»,

baina honela esan behar du:

«Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 28a.».


Azterketa dokumentala