Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2020ko otsailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
1059

19/2020 DEKRETUA, otsailaren 18koa, zeinaren bidez gaitzen baitira 35.011.083,00 euroko kredituak 7111 Programan (Nekazaritza eta Landa eta Itsas Garapena), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2020. urterako aurrekontuko 9311 Programan (Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu baitira.

Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileari 35.011.083,00 euro ordaintzeko konpromiso irmoa hartu da, NBEF Nekazaritzaren Europako Berme Funtsak finantzatutako eta LGNEF Nekazaritza Aldeen Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsak kofinantzatutako zuzeneko laguntzak direla-eta.

Horregatik, dekretu honen bidez, diru-sarrera horiek gaitzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ondorioz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko otsailaren 18an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorretan kredituen habilitazio bat onartzea, honako gastu-egoera honi dagokionean:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera-orri honetan kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kreditu horiek:

(Ikus .PDF)

Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen jarduerak finantzatzeko erabiliko ditu funts horiek.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko otsailaren 18an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala