37. zk., 2020ko otsailaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1049
AGINDUA, 2020ko otsailaren 17koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2020ko urtarrilaren 2ko Aginduaren 3. oinarrian agindutakoari jarraituz (agindu horretan egiten da deialdia sail honetako lanpostu huts bat izendapen askearen bidez betetzeko), honako hau
EBAZTEN DUT:
Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, kabinete eta Komunikazio, 520010 kodea, 190. dotazioa.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hileko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 17a.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
SONIA PÉREZ EZQUERRA.