Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2020ko otsailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1045

154/2020 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, aldi baterako izendatzen da erakunde horretan Manuel del Toro Iglesias jauna Ginekologiako atalburu sanitario, lau urterako eta luzatzeko aukerarekin.

EGITATEAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen 1041/2019, urtalaren 10ekoa, ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakao ESIn Ginekologiko osasun atalburua lanpostua lehiaketa bidez betetzeko dei egin da. Ebazpena hau EHAAn (2019ko urriaren 23koa), BOEn (2019ko urriaren 25ekoa) eta Osakidetzaren web orrian, argitaratu zen.

2.– Deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu den hurrengo egunetik hasita, interesdunak, 15 egun balioduneko epea izan du eskaera aurkezteko, 2019ko azaroaren 18an amaitu zen epea.

3.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren web orrian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen (2019ko azaroaren 20koa).

4.– Erreklamazioak aurkezteko epea behin amaituta, eta ez denez bat ere aurkeztu, behin betiko zerrendak onartzen dira (2019ko abenduaren 5ekoa), dagokion eran argitaratzeko.

5.– Behin betiko zerrendak, Balorazio Batzordeko kideek izendapenarekin batera, baita kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeari buruzko iragarpena ere, Osakidetzako web-orrian argitaratu ziren, 2020ko urtarrilaren 21ean. Jakinarazi zitzaien ere hautagaiari aipatu deialdia.

6.– Kudeaketa memoria-proiektua jendaurrean jarrita, eta Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratuta (2020ko urtarrilaren 29koa), baita dagokion izendapen-proposamena eginda ere (2020ko urtarrilaren 29koa); eta Manuel Del Toro Iglesias jaunak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Ginekologiko osasun atalburu, Osakidetza-Euskal osasun atalburuko Barrualde-Galdakao ESIan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen 1041/2019, irailaren 10ekoa Ebazpenaren 7.ª. Oinarriak ezartzen duela Kudeaketa Zuzendaritzak, egindako proposamena ikusita, proposatutako izangaia deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko ebazpen bat emango du.

2.– Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legearen 28. Artikuluaren 3. Arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. Atalak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak

Aurreko guztia aintzat harturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Manuel Del Toro Iglesias jauna Osakidetza-Euskal osasun atalburuko Barrualde-Galdakao ESIko Ginekologiko osasun atalburu izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. Artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2020ko otsailaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. Artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. Artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. Atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bostgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, jakinarazpena jasotzen den hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Galdakao, 2020ko otsailaren 3a.

Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA,


Azterketa dokumentala