37. zk., 2020ko otsailaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (318 KB - 4 orri.)
- EPUB (414 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1044
HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «91/2020 Ebazpena, otsailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez argitara ematen da eranskinean ageri diren esleipendunak estatutupeko pertsonal finko izendatzen direla, Mediku kategorian (Familia Medikuaren lanpostu funtzionala) txanda ireki bidez, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetan izanik».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Gisa horretako hutsak atzeman dira honako ebazpen honen eranskinean: «91/2020 Ebazpena, otsailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez argitara ematen da eranskinean ageri diren esleipendunak estatutupeko pertsonal finko izendatzen direla, Mediku kategorian (Familia Medikuaren lanpostu funtzionala) txanda ireki bidez, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetan izanik» (2020ko otsailaren 17ko EHAA, 32. zk.). Hori dela eta, aipatutako ebazpenaren eranskin zuzena argitaratzen da hemen.