37. zk., 2020ko otsailaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (249 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1042
153/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Francisco Javier Fuertes Velez jauna aldi baterako izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko zerbitzuburu sanitario, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.
Bilbao-Basurtoko ESIko zuzendari gerentearen, irailaren 12koa, 1788/2019 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtoko ESIko Onkologia Erradioterapiko zerbitzuburu sanitario lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.
Balorazio Batzordeak kalifikazio-proposamena egin du aurkeztutako eskatzailearen proiektuari eta haren defentsari, merituei eta euskara-ezagutzari dagokienez; eta, horren ondorioz, izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Francisco Javier Fuertes Velez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtoko ESIko Onkologia Erradioterapiko zerbitzuburu sanitario.
Arau hauek onarri, ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza – Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena; uztailaren 3ko 100/2018 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde sanitario integratuena, bereziki zerbitzu-erakunde integratuetako zuzendari gerenteen eskumenei buruz ezarritakoari dagokionean; Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1/2016 Jarraibideak, zerbitzuburu eta atalburu fakultatiboen lanpostuak betetzearen gainekoak; eta aplikatu beharreko arauak,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Francisco Javier Fuertes Velez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtoko ESIko Onkologia Erradioterapiko zebitzuburu sanitario izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2020ko urtarrilaren 27tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak, aipatutako epea amaitutakoan, lanpostua utziko du, egoera horren luzapena onartu ezik, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango da, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Bilbao-Basurtoko ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bilbao, 2020ko urtarrilaren 27a.
Bilbao-Basurtoko ESIko zuzendari gerentea,
EDUARDO MARÍA MAIZ OLAZABALAGA.