Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2020ko otsailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1041

38/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez lau urterako izendatu baita, aldi baterako eta luzatzeko aukerarekin, Javier González Acha jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Kirurgia Ortopediko eta Traumatologia (kirurgia ortopedikoaren eta segurtasun klinikoaren arloan).

Otsailaren 18ko 146/2019 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko atal sanitarioko buru lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Kirurgia Ortopediko eta Traumatologia (kirurgia ortopediko eta segurtasun kliniko arloan).

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztu diren eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Javier González Acha jaunak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, honako hau erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Kirurgia Ortopediko eta Traumatologia (kirurgia ortopediko eta segurtasun kliniko arloan).

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Javier González Acha jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko atal sanitarioko buru izendatzea, aldi baterako, espezialitate honetan: Kirurgia Ortopediko eta Traumatologia (kirurgia ortopediko eta segurtasun kliniko arloan).

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta 2020ko urtarrilaren 10ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatu den epea amaitzean utziko du postua, luzapenik onartzen ez bada, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, baldin eta aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausengatik bada.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdea ESIari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2020ko urtarrilaren 21a.

Zuzendari gerentea,
(53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala