33. zk., 2020ko otsailaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (275 KB - 2 orri.)
- EPUB (253 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
927
IRAGARKIA, ur-aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko egon daitezkeen interesdunei jakinarazteko dena.
Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera jakinarazpena egiten saiatu arren, lortu ez denez, hau jakinarazten da: Uraren Euskal Agentziaren zuzendariaren ebazpenaren bitartez, amaitu dira iragarki honen I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduen emakidak, Uren Legearen 66.2 artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 161.2 artikuluetan eta ondorengoetan ezarritakoarekin bat eginez, eta xede horretarako ofizioz hasitako espedienteen ondorio gisa.
Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko sailburuaren aurrean, ebazpen honen kontrako gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iragarki honek I. eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 6a.
Jabari publikoa kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.