31. zk., 2020ko otsailaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
829
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 132/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 132/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2020-01-15ean, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Yajhaira Arroyabe Diaz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du han.
Getxo (Bizkaia), 2020ko urtarrilaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.