31. zk., 2020ko otsailaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ERMUKO UDALA
819
IRAGARKIA, Ermuko Udalak zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa librearen bidez betetzeko deialdiari buruz emandako ebazpenaren gainekoa.
2020ko urtarrilaren 22ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (14. zk.), osorik argitaratu dira honako lanpostu hauek sartzeko eta oposizio-lehiaketa libre bidez betetzeko hautaketa-proben deialdia arautzen duten oinarri espezifikoak:
– Informatika-teknikariaren lanpostu bat, 2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari dagokiona.
– Telekomunikazio- eta informatika-sistemetako teknikari espezialistaren lanpostu bat, 2017ko ekitaldiko lan-eskaintza publikoari dagokiona eta enplegua finkatzeko planaren barruan dagoena.
– Enpresako teknikari lanpostu bat, 2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari dagokiona eta enplegua finkatzeko planaren barruan dagoena.
– 2017ko ekitaldiko lan-eskaintza publikoari dagokion kalitate-teknikariaren lanpostu bat, enplegua finkatzeko planaren barruan.
– Smart Cityko teknikari lanpostu bat, 2017ko ekitaldiko lan-eskaintza publikoari dagokiona.
– Gardentasuneko eta Komunikazioko teknikari lanpostu bat, 2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari dagokiona.
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Deialdiari buruzko iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Ermuko Udaleko iragarki-oholean eta udalaren webgunean (www.ermua.es) argitaratuko dira, oinarriekin bat etorriz bidezkoak direnean.
Ermua, 2020ko urtarrilaren 29a.
Alkatea,
JUAN CARLOS ABASCAL CANDÁS.